Immateriala
UNESCOren definizioaren arabera, belaunaldiz belaunaldi transmititu diren praktika, adierazpen, ohitura edo teknikek osatzen dute ondare immateriala. Aniztasun kulturalari eusten laguntzen du gorantz doan globalizazioaren aurrean. Herriei nortasuna ematen die, eta kulturen eta komunitateen arteko errespetua eta ezagutza ahalbidetzen du. Ondare immateriala tradizionala, garaikidea eta bizia da, integratzailea eta komunitate baten adierazle.