Urdinola-Arizmendienearen irekiera ekitaldia

2021-07-02

6 urte pasa dira Oiartzungo Udalak Urdinola-Arizmendienea etxea berritzeko proiektua martxan jarri zuela. Ordutik lan ugari egin dira: birgaitzeko proiektua eta lanak, espazioen egokitzapena, museo proiektua abian jartzea...

Proiektu honen baitan, beste fase bat hasiko da uztailaren 3ko ekitaldiarekin. Etxea bisitatzeko aukera zabalduko da eta lorategia zein erabilera anitzeko aretoa herritarrei irekiko zaizkie.

Ekitaldi arratsaldeko 18:00etan izango da eta bertan parte hartuko dute proiektuan elkarlanean aritu diren pertsonek.