Bloga
Urdiñola-Arizmendienea herritarrei irekita
2021-07-09
Urdiñola-Arizmendienea etxearen lanetan lehenengo fasea bukatu du udalak. 2015ean hasi zuen eraikinaren inguruko lanketa momentuko gobernu taldeak. Hausnarketa horretatik ondorio nagusi bat atera zen: Urdiñola-Arizmendienean kontserbazioko proiektu bat gauzatu behar zela.
Gaur egun, eraikinean hiru espazio moldatu dira: lorategia, publikoari irekita egongo dena, erabilera anitzeko aretoa, erakusketak eta ekitaldiak egiteko eta etxe-museoa. Etxe museoaren inguruan, aipagarria da, XIX.mendeko 20. hamarkadako ezaugarriak gordetzen dituela etxeak. Estilo neobaskoa duten altzariak, estilo frantseseko gelak eta 1935ean eraikitako kapera, besteak beste.
Etxea bisitagarri egongo da, bisita ezberdinen bidez.