Bloga
Ondarearen Mahaia ostegunean bilduko da, Manuel Lekuona bekaren inguruan hitz egiteko
2021-03-02
Oiartzungo Udalak urteak daramatza kultur arloko ikerketa lanak Manuel Lekuona bekaren bitartez sustatuz. Ondarea Mahaia martxan dagoen honetan, bertako partaideekin 2021eko gaia aukeratzea proposatu du.
Orain arte, udalak berak eta mahaiko partaideek, honako gai hauek proposatu dituzte:
- Indianoaren figuraren azterketa.
- Anne Valayer Costerrek margotutako bodegoiaren azterketa.
- Inudeak.
- Oiartzungo Emakume Abertzaleon Batza
- Comete Sarea eta bertan emakumeek izandako garrantzia.
- Belle epoque eta oiartzun udara pasatzeko leku gisa.
- Oarso Telebistaren irudi fondoa.
- Karobiak.
- Unitate didaktikoak.
- Olaberriko Ola. Ikerketa historikoa eta balioan jartzea.
Bekaren gaia aukeratzeko, martxoaren 3an 18:15ean bilduko da Ondarea Mahaia udaletxeko areto nagusian. Bilera telematikoa ere izango da, https://meet.jit.si/Ondarea_20210303 estekaren bitartez.