Bloga
Ondarearen Mahaia ostegunean bilduko da
2021-01-26
Ondarearen Mahairen dinamikarekin jarraituz, hilaren 28an bilduko dira herrian ondarearen inguruan lanean dabiltzan norbanako eta elkarteak. Bertan, honako gaiak landuko dira:
- 2020ko Ondarearen Jardunaldien balorazioa eta 2021ekoen antolaketa.
- Ondarearen webguneko berrikuntzak.
- Manuel Lekuona bekaren antolaketa.
- Beste proiektuen berri ematea: Arizmendienea eta Iñaki Arbelaitzen funtsa.
Bizi dugun osasun egoera dela eta, bilera udaletxeko pleno aretoan izango da 18:00etan eta telematikoki konektazeko aukera ere egongo da esteka honetan.