Ondare Mahaiaren bilera izango da gaur, apirilak 20

2021-04-20

Ondare Mahaia gaur apirilak 20 bilduko da udaletxeko pleno aretoan. Ohiko dinamikarekin jarraituz, ondarearen lanketaren baitan martxan dauden lanak errepasatuko dira:

  • Manuel Lekuona bekaren deialdia eta gaia.
  • 2021eko Europako Ondare Jardunaldien antolaketa.
  • Beste lanen berri ematea:
    • Iñaki Arbelaitzen funtseko lanak.
    • Garmendiko Dolarea.
  • Norberak dakarrena.

Bilera arratsaldeko 17:00etan izango da eta telematikoki ere jarraitu ahal izango da https://meet.jit.si/Ondarea_20210420 helbidean.