Gipuzkoako erroten eguna 2023

2023-05-09

Aurtengo Gipuzkoako Errota Egunak 40 jardueraz osatutako egitaraua izango du Gipuzkoa osoan zehar. Oiartzunen, ibilaldi gidatua antolatu dute Yurrita Errota sustatzeko elkarteak eta herriko errotariek.

Oiartzunen errotagintzaren inguruko lanketa aspaldian hasi zen. Gaur egun martxan dauden 4 errota bisitatzeko aukera izango da maiatzaren 14an: Yurrita, Txalaka, Ugarte eta Arrasku. Ibilaldi gidatua egitea proposatu dute antolatzaileek. 9:00etan Fanderiako Errotan hasi eta 14:00 leku berean bukatuko da. Bidean errota bakoitzean geratu eta azalpenak entzuteko denbora izango da. Ibilaldiaz gain, jarritako ordutegian zuzenean errota bakoitza bisitatzeko aukera ere izango dela adierazi dute antolatzaileek.

Parte hartzeko Oarsoaldeako Turismo Bulegoaren bidez eman beharko da izena 943 49 45 21 telefonoan edo turismoa@oarsoaldea.eus helbide elektronikoan.