Bloga
Garmendia baserriko dolarea, Gordailura eraman dute
2021-03-13
Oiartzungo Udalaren Ondarearen Proiektuaren helburuetako bat, udalak gordeta duen ondare materiala identifikatu eta balioan jartzea da. Horretarako baliabide egokiak behar dira, askotan udal batek ez dituenak. 1994tik udalaren biltegian, Garmendia baserriko XVI. mendeko dolarea gordeta egon da.
Baserriaren berritze lanetan azaldu zen dolarearen egitura eta udalari eman zioten dohaintzan.
Orain, Gordailurekin elkarlanean, Gipuzkoan bakarra den egitura behar bezala kontserbatu eta balioan jartzeko lanak egingo dira.
Informazio gehiago:
- Garmendiko dolarea Gordailuara lekualdatu da gaur. (Oiartzungo Udala)
- [Galeria] XVI. mendeko dolarea, toki egokiago batera. (Oarsoaldeko Hitza)
- XVI. mendeko dolarea Gordailun. (Noticias de Gipuzkoa)
- Ongi etorri dolareari. (Gordailu)