Bloga
Altzibarko zubiaren harria
2022-07-12
Altzibar auzoan, Anixeta jatetxea zenaren inguruan, gaur egungoa baino lehen 1920an eraikitako zubia zegoen. 2000. hamarkadan, zubi berria egin zenean, udal brigadak zaharraren inaugurazioko harria gorde zuen biltegian. Hau, zubiaren zutabetako batean zegon jarrita. Orain, 100 urte geroagoa, harria auzora itzuli da.
Harri honek badu zer kontatua. 1918an bi auzotarrek udalari eskaera egin zioten aurretik zegoen zubia berritzeko. Udal artxibo historikoko dokumentuek diotenez, Ignacio Asteasuinzarra eta Leoncio Urbieta herritarrek udalari zubia ahalik eta azkarren berritzeko eskatu zioten. Aipatzen dutenez, momentuko zubiak gabezia ugari zituen eta Altzibartarren komunikazioa oztopatzen zuen, gurdiekin ibiltzeko nahiko traketsa zelako. Eskaera 50 bat herritarrek sinatu zuten.
Eskaera honetatik abiatuta, Oiartzungo Udalak Jose Angel Fernandez de Casadevante arkitektoari proiektua egiteko eskatu zion.
Garaiko Gobernadore Zibilari lanak egin eta zubia inauguratzeko baimena eskatu ondoren, 1920ko ekainaren 29an, San Pedro egunean inauguratu zen. Zubiak 6000 pezetako kostea izan zuen.
Orain, 102 urte geroagoa, inaugurazio hartan jarri zuten harria berriz ere Altzibarrera bueltatu da San Pedro festen aitzakiarekin.