Isasti errota

Mota
Ondare Arkitektonikoa
Auzoa
Ugaldetxo
Tipologia
Errota
Funtzioa
Industriala
Deskribapena

Garai ezberdinetako aipamenak iritsi zaizkigu. Lehenengoa 1558. urtekoa, non Isasti baserria aipatzen den. 1890an Domingo Roteta y Garmendia eta Ignacio Roteta y Aranburu errotariak bertan herritartuak agertzen dira. Urte batzuk geroago, 1901ean Josefa Irazu, Urdiñolaren alarguna agertzen da errotaren jabe bezala. Azken errotaria Ceferino Irigoyen izan zen. 1931an errota publiko bezala izendatua izan zen Pablo Beinerren izenean, 1959an bajan eman arte. 1946an gainera energia hidraulikorako tasa ordaintzen zuen. Oiartzun erreka eta Eustegi erreken ur emaria erabiltzen zuen eta bi harri pare izan zituen (Aguirre, 1988). Gaur egun ez da errota eta ez baserriaren arrastorik gelditzen.

Oharrak

Eusko Jaurlaritzaren fitxetan: 86 zenbakia

Udalak babesteko proposatzen den ondasun higiezina

Bibliografia
  • AGUIRRE, A (1983); Los molinos de Oiartzun (IV). Araneder, Isasti, Yurrita, Oiartzungo urtekaria 1983, Oiartzungo Udala, 21orr.
  • AGUIRRE, A (1988). Tratado de molinologia. Los molinos en Guipúzcoa, Eusko Ikaskuntza, Donostia.
  • MARTINEZ DE ISASTI, L (1972). Compendio historial de la M.N y M.L provincia de Guipúzcoa 1625, La gran enciclopedia vasca, Bilbao.
  • Archivo Municipal de Oiartzun. Registro general. 14-8-1901.
  • Boletin Eusko Ikaskuntza (1920). Tomo I. II urtea. 7zk. 20orr.
  • Anuario de Eusko-Folklore. (1925). Pueblo de Oyarzun. Sociedad de estudios vascos, Eusko-Ikaskuntza.
  • Arditurriko Bidegorria (1995). [DVD]. Oiartzungo Udala.

Egin zure ekarpena

Derrigorrezkoa da mezua idaztea