Beloaga gaztelua
- Mota
- Ondare Arkeologikoa
- Kategoria
- Monumentu multzoa
- Auzoa
- Gurutze
- Tipologia
- Gaztelua
- Garaia
- Erdi Aroa
- Buletina
- EHAA 45zk (16-03-07)
- Deskribapena
-
Beloaga gazteluak Oiartzungo bailara eta Nafarroako Erresuma defendatzen zituen, baina mila eta berrehun urtean, Gaztelak Nafarroaren mendebaldea konkistatu zuenean, gaztelarren menpe geratu zen. Gazteluaren lehenengo aipamena 1200 urtekoa da, Nafarrek Oiartzun galdu zuten garai berdinekoa. XIV. mendean Gaztelako Pedro I.a eta bere anaiordea zen Enrique Trastamararen arteko gerra zibila piztu eta horretaz baliatuz Nafarroako erregea zen Carlos II.ak lur batzuk bereganatu zituen. Azken honek ahalegin horretan Oiartzungo Ayero Ugarteren laguntza izan zuen, Oiartzungo ahaide nagusien familiako kide izandakoa. Enrique II.ak irabazitako Gaztelako gerra zibila bukatuta, 1200ean zegoen egoerara bueltatu eta berriro ere Oiartzun Gaztelaren esku gelditu ziren. Mila laurehun eta berrogeita hamabostean Beloaga lekuko eta parte izan zen bailararen eta Oreretan sortu zuten Villa Nueva de Oyarzun hiribilduaren arteko istiluetan. 1466an Oiartzun eta Hondarribiko gazteluak Gaztelako Enrike IV.aren aurka aritu ziren. Handik 10 urtera, 1476an Isabel katolikoaren eta Enrike IV.aren alabaren arteko gerran, Frantzia ta Portugal alabaren alde agertu ziren, eta Beloaga gaztelua hartu zuten. 1512ko konkista eta okupazioa gertatu ondoren, Nafarroako erregeak hirutan saiatu ziren Erresuma berreskuratzen. Saio bakoitzean, Gaztelak, nafarren gaztelu eta dorretxeak botatzeko agindu zuen, eta Beloaga ere garai hartan bota zuten. Beloaga gazteluaren hondarretan, bi sektore bereizten dira: lehenengoa 300 bat metro karratukoa eta bigarrena, gazteluaren dorrea, 150ekoa. Nahiz eta gazteluaren lehenengo aipamea 1200 urtekoa izan, X mende ingurukoa dela pentsatzen dute askok. XVI. mende hasieran bota zuten, baina perimetro guztiak zutik iraun du. Kanpo aldetik zenbait tokitan, 4 bat metroko altuera duten harresiak geratu dira. Lehenengo sektorea dorrearen hormekin lotuta zegoen, eta defentsa funtzioa betetzeko, barru aldetik gutxienez 8 bat metroko altuera izan behar zuen. Dorrea, berriz, hormen zabalera ikusita, 15 edo 20 bat metroren bueltan ibiliko zen. Beheko sektoreak sarreraren tartea mantendu du, eta barru aldetik atalagaren zuloa ere ikus daiteke. Irteera airean geratzen denez, pentsatu daiteke egurrezko pasabideren bat izango zuela bertara iristeko. Dorrean ere kanpoaldeko atearen tartea zutik geratu da, baita atearen defentsarako balkoi antzeko bat ere, garai batean harresitua egongo zena. Beheko sektorera jaisteko ere beste ate bat zuen, hori hain nabarmen mantendu ez bada ere. Bi sektoreetan ubide batzuk geratu dira; pentsatzen da uhasketako urak gainezka egiten zutenean ura kanpo aldera isurtzeko. Azken karlistaldian harresien barruan liberalek gotorleku bat izan zuten. Beheko sektorean egurrezko hiru barrakoi sukaldea eta komuna zeuden. Iparraldeko harresian sukaldearen adreilu lerro batzuk ikus daitezke oraindik. Goiko sektorean, berriz, kanoi txiki bat zuten eta kanpo aldeko balkoian zeukaten polbora biltegiaren hormak ere zutik mantendu dira. Garai hartako marrazki batean balkoi hori hormez inguratua ikus daiteke, hormetan tiro egiteko gezilehioak izanik.
- Oharrak
-
Eusko Jaurlaritzaren fitxetan: 52 zenbakia.
- Bibliografia
-
- Dokumentala: "Beloagako gaztelua, memoriaren gotorlekua"
- Revista del Oiartzun 1982, Oiartzungo Udala.
- ITURRIOZ,J (2011); Beloagak ikusi zuena eta haren pareta zaharrek entzun, Beloaga gazteluko mugarria
- Beloaga Bizirik Web Gunea
- Arkeoikuska 1982
- Arkeoikuska 1984
- Arkeoikuska 2012
- Arkeoikuska 2014