Arraskue baserria eta errota

Mota
Ondare Arkeologikoa
Kategoria
Ustezko arkeologia-eremua
Babes maila
Ustezko arkeologia-eremua
Auzoa
Karrika
Tipologia
Baserri
Garaia
Aro Modernoa
Buletina
EHAA 208zk (30-10-97)
Deskribapena

Arraskue baserriaren inguruko lehen aipamenak 1585 inguruan kokatzen dira. Nahiz eta egun berritua dagoen, garaiko hainbat elementu arkitektoniko kontserbatzen ditu, hala nola arku formako atea eta beste hainbat ojiba arku. Errota hiru harrik eta burdinezko hiru buretek osatzen dute, 135m luzerako kanalarekin batera. Oraindik ere depositua kontserbatzen du, 20 metroko luzera eta 6.6m zabalerakoa. Espazioa errotak eta bere eranskinek osatzen dute. Eraikin nagusiak 19 m x 9m-koa da eta bertan kokatzen da makinaria guztia. Berezko kontsumorako izan da erabilia. Nahiz eta obra handiak egin diren, eraikinak berezko izaera mantendu du.

Oharrak

Eusko Jaurlaritzaren fitxetan: 29 zenbakia.

Ondare Arkitektoniko bezala Euskal Autonomi Erkidegoan monumentu izateko proposatzen den ondasuna

Bibliografia

Egin zure ekarpena

Derrigorrezkoa da mezua idaztea