Txarondo errota

Tipus
Patrimoni arqueològic
Barri
Ergoien
Tipologia
Molí
Descripció

Ez dakigu noiz eraiki zen, baina XX. mendeko errotarien inguruko datuak iritsi zaizkigu. 1900 inguruan Urrupina, errotaren alaba eta Fermin bere gizona bizi ziren bertan. Garai honetarako eraikiak zeuden jada Makinetxe zentraleko kanalak, errota urik gabe gelditzea eragiten zutenak. Nahiz eta garai honetan ez zuten irin asko txikitzen, beharrezkoa zutenean ura sartzeko modua aurkitu zuten. Modu horrek zikinkeri asko sartzea ekartzen zuen eta ondorioz turbina trabatu egiten zen. Fermin turbina garbitzen zegoela, martxan jarri eta modu tragikoan hil zen. Urrupina berriro ezkondu eta Lezo aldera joan zen bizitzera, errota Makinetxe zentralari salduz. Domingo Pagadizabal izan zen urrengo jabea, Makinetxeri errota erosiz. Gaur egun etxebizitza bezala erabiltzen da eta berritua izan da, baina errotaren hainbat elementu antzematen dira, hala nola kanala.

Avís

Eusko Jaurlaritzaren fitxetan: 80 zenbakia

Udalak babesteko proposatzen den ondasun higiezina

Bibliografia
  • AGIRRE, A (1981); Molinos en Oiartzun(I): Txarondo errota, Pagoako errota, Oiartzungo urtekaria 1981, Oiartzungo Udala, 78orr.
  • AGUIRRE, A (1988). Tratado de molinologia. Los molino en Guipuzcoa, Eusko Ikaskuntza, Donostia.

Fes la teva aportació

Aquest camp és obligatori