Artikutzako trenbidea
- Tipus
- Patrimoine architectural
- Tipologia
- Ferrocarril
- Època
- Edat contemporània
- Funció
- Industrial
- Descripció
-
Artikutzako trena bezala ezaguna dena Errenteriako Norteko estazioa eta Artikutza batzen zituen meatze trena izan zen. Rafael Pikabearekin jarri zen martxan, baina aurretik hainbat saiakera egin ziren. Rafael Pikabea Legia 1867an Oiartzunen jaiotako enpresa-gizon eta politikoa izan zen. Oiartzungo udala karlisten esku gelditu zenean, aita liberala zuenez, kanpora joan behar izan zuten. Frantzian eta Londresen egon zen merkataritza ikasketak gauzatzen eta hortik aurrera negozio propioak garatzen hasi zen. Federiko Etxebarria enpresa gizonarekin lan egin zuen eta honen alaba zen Maria Etxebarriarekin ezkondu zen. Bost seme-alaba izan zituzten eta azkenekoa jaio ondoren Oiartzunera itzuli ziren bizitzera. 1903an Pikabeak Artikutzako etxaldea erosi zuen, bertan aterako zituen etekinak handiak izango zirelakoan. Erosi eta denbora gutxira lurrak ustiatzeko ahaleginei ekin zien, azpiegitura berriak, plano inklinatu eta trenbide berriak eraikiz. Artikutzatik ateratako etekinak ez ziren izan espero bezain onak eta urte gutxira zorrak handiegiak zirela ikusita epaile batek lursailak bahitu eta enkantean atera zituen. 1919an Donostiako udalaren eskuetan gelditu zen Artikutza osoa. Momentu honetan guztiz aldatu zen Artikutzako lurren patua, trena bertatik kendu zuten baina ez zen guztiz desagertu, Udala eta Diputazioak sinatutako akordio baten bitartez Gabiaerrota-Olaburuko harrobien arteko zatia berregitea lortu baitzen.
- Bibliografia
-
- MENDIZABAL,A; MATELO, S (2017); Artikutzako trena, Oiartzungo Udala, 7-233orr.
- Arditurriko bidegorria (1995). [DVD]. Oiartzungo Udala.