Garmendia baserriko tolarea
- Typologie
- Pressoir
- Époque
- Époque moderne
- Technique matérielle
- Egurra
- Emplacement
- Udal Biltegia
- Description
-
1994 urtean OBIE-k "Oiartzun Bailarako Izadi Elkarteak" Oiartzun bailarako inbentario etnografikoa egiten zuen bitartean XVI. mendeko tolarea identifikatu zuten. Tolarea baserriaren estrukturan integratua zegoen eta eraikina birmoldatzeko obrak egin zirenean bertatik osorik atera zuten garabi batez lagunduta. Jabeek udalari eman zioten eta egun Udalak bere kontserbazioarako egokia den leku bat bilatzeko pausoak eman ditu. Teknologikoki tolarea XVI. mendekoen ezaugarriak mantentzen ditu, baina arkitektonikoki berritasun batzuk aurkezten ditu. Makina autonomoa da, ez du baserriko estrukturan euskarri modura jokatzen gainontzeko kasuetan bezala. Dimentsioak ere besteetan baino txikiagoak dira. Esan daiteke trantsizio tolare bat dela, XVI. eta XVII. mendeetako tolareen ezaugarriak nahasten dituelako.
- Avis
-
Garmendia baserrian aurkitua