Garmendia baserriko tolarea

Tipología
Lagar
Época
Edad moderna
Técnica de material
Egurra
Lugar
Udal Biltegia
Descripción

1994 urtean OBIE-k "Oiartzun Bailarako Izadi Elkarteak" Oiartzun bailarako inbentario etnografikoa egiten zuen bitartean XVI. mendeko tolarea identifikatu zuten. Tolarea baserriaren estrukturan integratua zegoen eta eraikina birmoldatzeko obrak egin zirenean bertatik osorik atera zuten garabi batez lagunduta. Jabeek udalari eman zioten eta egun Udalak bere kontserbazioarako egokia den leku bat bilatzeko pausoak eman ditu. Teknologikoki tolarea XVI. mendekoen ezaugarriak mantentzen ditu, baina arkitektonikoki berritasun batzuk aurkezten ditu. Makina autonomoa da, ez du baserriko estrukturan euskarri modura jokatzen gainontzeko kasuetan bezala. Dimentsioak ere besteetan baino txikiagoak dira. Esan daiteke trantsizio tolare bat dela,  XVI. eta XVII. mendeetako tolareen ezaugarriak nahasten dituelako.

Notas

Garmendia baserrian aurkitua

Haz tu aportación

Este campo es obligatorio