San Juan Bautista eritegi eta basilika
- Tipo
- Patrimonio arquitectónico
- Categoria
- Conjunto Monumental del Camino de Santiago
- Nivel de protección
- Clasificado
- Barrio
- Elizalde
- Tipología
- Hospital y basílica
- Época
- Edad moderna
- Función
- Civil y asistencial
- Boletín
- EHAA 2012-01-27
- Estilo
- Errenazimendua
- Descripción
-
XVI. mendean eraikitako errenazimenduko eraikina. Exentua da eta bi alde desberdinduk osatzen dute: Basilika eta Ospital saindua Juan Donea Bataiataileraren abdokazioz. Kaperak oinplano angeluzuzena du eta bi alde ikus daitezke. Aparailua harlanduzkoa da eta oso ondo eskuairatua dago. Hormak osatzen dituzte eta horiek hutsune gutxikoak izaten dira. Goiko aldea perimetro osoan triglifoz eta metopaz osatuta amaitzen da. Frisoaren gainean erlaitz molduraduna dago. Horrek estalkia eusten du eta ez du teilatu-hegalik. Elizako plazan irekitzen den fatxadak bao-ardatza du sarbidez eta erdi-puntuko arkuz osatua dago. Moldura xumeak ditu. Ardatza amaitzeko harrizko kanpai-horma dago eta bao baten barruan kanpaia dago sartuta. Donibane kalean ageri den fatxada asimetrikoa da. Portada nabarmen daiteke; erdi-puntuko arkua du eta bi zutabe dorikok babesten dute. Taulamendua triglifoz eta metopaz osatuta dago. Portada amaitzen den lekuan San Juanen irudia ageri da horma-hobian sartuta. Goian frontoia dago eta aldeetan bolutak. Gainera, XVIII. mendeko armarria ikus daiteke. Ondo kontserbatuta dago. Eskuinaldean bi leihorekin batera sarrera dago. Barruan oinplano laukia estaltzeko gurutze-ganga ageri da eta, gainera, nahiko konplexua da. Ildaskak arrosaz margotuta daude. Bai hormak, baita gangako harlanduzko plementeria ere, zurituta daude. Burutik izan ezik, alde guztietatik sar daiteke. Aipatutakoez gain, ebanjelioan ataburu-itxurako itsutua dago. Ospitalearen eraikina eraikin konplexua da eta eraikin erlijiosoari erantsia dago. Hiru altuera ditu eta baoak nahiz eskantzuak silarriz inguratuta daude. Azken berrikuntzaren ondorioz, teilatupean beste solairua egin zen. Bi gorputzak adreiluzko hormatalaren bidez eta egurrezko behatokien bitartez egituratzen dira. Atzeko fatxadan armarri barroko handia eta ederra erantsi da. Zuloagaren eta Oiartzabalen orubeen armak ageri dira.
- Notas
-
Eusko Jaurlaritzaren fitxetan: 2 zenbakia
- Bibliografía
-
- ARBELAITZ, I (1979); Hospitales en Oyarzun: 1-Antiguos ospitales. 2-El ospital viejo o Basilica de San Juan. 3-El hospital nuevo, 4-La nueva residencia, Oiartzungo urtekaria 1979, Oiartzugno Udala, 91orr.