Ihurrita errota

Tipo
Patrimonio arquitectónico
Categoria
Monumento
Nivel de protección
Inbentariatua
Barrio
Ugaldetxo
Tipología
Molino
Función
Industrial
Boletín
EHAA 2015-11-27 / EHAA 2017/07/28
Estilo
Aro Garaikidea
Descripción

XV. mendearen hondarretik aurrera eta XVI. eta XIX. mendeen artean dokumentatua dago Yurrita errota. Mende hasieran, Oiartzunen martxan ziren 20 errota inguru, eta aipagai duguna da egun geratzen diren bakanetarikoa. Eraikina 1970eko hamarkadakoa da; etxe zaharraren lekuan altxatua, estolda edo errotapearen gainean, eta beheko solairuan kontserbatu egiten du errotako makinaria, zeinak oraindik ere martxan jarraitzen duen. Biltegi-sala baten eta errotarako geletan ohiko denaren arabera goratutako solairu baten, kokatzen dira pare bi errotari euren kutxarekin, toberak, behealdean azpilak, garabi-besoa eta halako instalazioetarako ohiko diren gainerako lanabesak eta osagarri lagungarriak. Azpiegitura hidraulikoa ere nabarmentzen da, batez ere presa. Elementu hori EAEn oso bakan gordetzen den tipologiakoa da, eta Oiartzun ibaiaren pasaia propioaren parte da. Yurritako egungo presa aldi bateko egurrezko presaren dokumentazioan aipatutakoaren segida da, eta, XIX. mendean, egurrezko horren gainean irekitakoa izango da seguruenik, hain justu ere harginen teknika tradizionalen arabera altxatua. Eraikuntza-sistema ezezaguna da; baina, antzekoekiko analogia dela-eta, pentsa daiteke barrualdea harrizko material txikiz eraikia dela, eta baliteke egurrezko egituraren parteren bat kontserbatzea.

Notas

Eusko Jaurlitzaren fitxetan: 87 zenbakia.

Bibliografía

Haz tu aportación

Este campo es obligatorio